|
TIEMPO ORDINARIO II (A)
Sermoi Laburrak
J. Goitia
|
Irutasun guztiz Deuna
2008ko Maiatzaren 18a / 18 de Mayo de
2008
Urt 34, 4b-6,8-9
Dn 3, 52-56
“Goratua ta ospatua betiraun guztietan Jauna”
Ko 2ª 13,11-13
Jn 3, 16-18
"Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren
izenean" izan gintzazan bataiotuak. Irutasun guztiz Santu orren
izenean asten doguz gure eguneroko lanak.
Eta izen ori esango dau gu Jainkoak Beragan dei egin dauskunean gure
alboan egon daiteken abadeak. Gure
bizitzan, ba, guztiz sartuta dago Irutasun dan gure Jainkoa.
Baina, ez aal dogu uste, orrela ta guzti bere,
gugandik urrun dagoala Irutasun ori? Zelako Irutasuna ikasi genduan
umetan gure kristiñau Ikasbidean? Bai ete eukan zer-ikusi gure
bizitzagaz?
Irutasun guztiz Deuna autortzen dogun bakotxean,
Jainkoaren urbiltasuna autortzen dogu.
Gu maite eta orregaitik Bere Semea bialdu
euskun Jainkoa da Aita.
Jainko errukior eta maitale orren aurpegia
agertu eta egiztatu da gutariko bat egina izan dan Bere Seme,
Jesukristo-gan.
Eta Semea Aitagana itzuli danean, Espiritua
bialdua izan yaku gugan Jainkoaren adore eta arnasa biurtu daiten.
Orregaitik esker onez autortzen dogu gure
bizitza osoaren oinarri eta ustea dan Irutasun guztiz Santuari,
biotz osoz esaten dautsegula:
"Aitaren eta Semearen eta Espiritu
Santuaren izenean. Amen"
------------------------------
“Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren
izenean”
Egin dagigun otoitz, anai-arrebok!
Goiko Aita! Zure izena goraldutera alkartu gara
gaur emen gagozanok. Zu, aita, Zure Seme, Zugandik sortu dan Berbea
eta Zuok biogandik darion Espiritua.
Irutasun guztiz deuna! Zure izenean izan
gintzazan bateotuak eta orrela bizitza barri bat asi. Zure izenean
asi nai dogu egunero guk Zure aintzarako egin nai doguzanak. Eta
egunen baten, Zuk Zurera deitu gagizunean, bere Zure izenean urtengo
dogu mundu onetatik Zugana.
Maitasuna zara Irutasun guztiz Deuna. Maitasuna,
Aitagandik Semeagana jausi eiten dauana. Maitasuna Aita eta
Semeagandik darion Arnasa sortuerazoten dauana. Eta Maitasuna,
gugana elduten zarala Zure osotasunean, eta gugan Zure egoitza jarri
nai dozula.
Maitasun ori, Zugandik gurerarte elduten dan
maitasuna, guk bere beste batzuegana, gure anai eta arrebegana,
luzatu nai geunke. Orrela Zure maitasunean oinarrituta izango dogu
Zuk sortu zenduan eta guk ain maite dogun mundu oso au.
Aita, Seme eta bion Arnasa! Goralduten zaitugu
maitasuna dan Zure batasunean.
Maitasun ori gurea izan dadilla egizu.
Zure misterioa agertu euskun Jesus’en bitartez
eskatuten dautsugu guzti ori.
Or dozu gure eskaria.
Orrela izan beitela! A m e n ! Bai. A m e n
!
Jainkoaren misterioa
“Anai-arrebok, ez zaiteze arritu gizasemeen
pekatuagatik! Bere pekatuan dagoala be maite egizue gizasemea, au
bai da Jainkoaren maitasunaren irudia, maitasunaren gorena. Jaunak
eraikiriko guztia maite egizue, bai mundua bere osotasunean, bai
ondarrik arruntena. Maite egizue orririk txikiena eta Jaunaren
errainu guztiak. Maite egizuez abereak, maite bedar guztiak, dan
edozer maite. Zer diran guztiak maite dozuzanean, Jainkoaren
misterioa agertuko yatsu guzti orreitan. Eta misterio au agertu
dagitsunean, egunero gero ta sakonago ezagutuko dogu zuk egia.
Eta azkenean mundu osoa bera bere guztia
inguratuten dauan maitasunean besarkatuko dozu.” (F. M. Dostojewski:
1821-1881)
|
|
Gorpuzti
jaia - Fiesta del Corpus Christi
Maiatzaren 22.a 2008 / 22 de Mayo
de 2008
Dt 8, 2-3. 14b-16a
Sa 147
“Jerusalen, goratu egizu Jauna!”
K 1ª 10, 16-17
Jn 6, 51-58
Gugandik oso urrun
dogun Jainko bat autortu izan dogu gure Jainkoa. Bera ‘Santua’ da,
gu ‘ezerezak’. Gure aldian ‘guztiz ez-bardina’ da Bera.
Zelan gu orrelako
Jainkoagana urbildu?
Ez ete dausku Bere
aunditasunak, Bere ‘bestea’ izateak
bildurra emongo?
Beste Eleizaren ainbat
jai-egunetan lez, gure Jainkoaren urbiltasuna autortzen dogu.
Ez da, ez,
garrantziskoa guk jai onetan ainbat eta ainbat bidar - aundikiro
Eleizbirak egiñaz - azpimarratu izan doguna; ez urrezko pitxiak eta
kristiñauen fedeak gizaldiak zear gure abadeentzat josi dabezan
jantzi ederrak.
Guzti orrein bidez
Jesus’egan dogun fedea autortu nai izan dogu, bai. Baina, gaur,
Jainkoa gugandik urrun dagoala, isil dagoala sarritan bildur gareala,
bere urbiltasuna autortu nai dogu.
Eta ze urbillago
guretzat ogi eta ardao, guk egunero artzen doguzan janari-edariak,
guztiok, pobre ta aberatsok, artzen doguzan janarietan Jesus-egan,
Jainko errukior eta maitalea gurera datorrela autortzea?
Bere Berbean,
maitatzera deituak garean gure urkolagunean, eta gaur janari xeean
yatorku gugandik urrun dagoala bildur izaten dogun Jainkoa.
Jesus’en Gorputz eta
Odola’ren jai onetan eskerrak emoten dautseguz Goiko Aita Jesus
bialdu euskulako, eskerrak Jesus berari ogi-pean gure janari egin
dalako, eskerrak Espirituari gure arnas eta adore dogulako.
------------------------------
“Nire araia jaten
eta nire odola edaten dauana, neugan dago eta ni beragan” (Jn 6,6)
Esker onez auspezturik,
egin dagiogun otoitz Goiko Aitari!
Eskerrik onenak, Goiko
Aita, Gorpuzti jai onetan!
Gugandik urrun
zengozala, maitasunez guregana Zure Seme Jesusegan urbildu nai
zenduan. Eta
Jesus’ek Bera dan ogi ta ardaoa itzi euskuzan bere eriotz eta
berbizkundearen ezaugarri eta oroipentzat
Eskerrik onenak, Goiko
Aita!
Ogi bezala, ardao
bezala, guk egunero jan eta edaten doguzanen ezaugarrian urbildu
zaralako, Zure Maitasun eta Errukiaren ezaugarian urbildu zara.
Bakea ta parkamena
dira ogia eta ardaoa.
Zugandik sortzen dan
Bakea ta Parkamena dira guk Zuri eskerrak emonez jan eta edaten
doguzan ogia eta ardaoa.
Ez gara nor Zuregana
urbilduteko. Zu etorri zara gurera. Eskerrak, Aita!
Ez gara geiago bildur
Zuk baztertu gaituzula edo baztertuko gaituzuzala. Ogia ta ardaoa
lez irauten dozu gugan. Irauten dauan Errukiaren ezaugarriak direla.
Eskerrak, Aita!
Egizu, esker on
orretan iraun dagigula gu bere beti.
Or dozu gure gaurko
eskaria, Aita!
Orrela izan beitela!
A m e n ! Bai. A m e n !
--------------------------
Kristo’ren maitasunean
siniztu, ez aal da ori Jainkoaren aultasunean bere sinistutea? Baina,
Jainkoaren aultasuna aaltsuen indarra baino indartsuagoa da.
Poterak eta indarrak aienatuten dira, maitasunak iraun egiten dau.
Kristo’ren maitasunak ez gaituz bakean izten, Jainko eta gizonen
bake-eza da bera. Bakean bake-eza.
|
|
Urteko
8.a Igandea
Maiatzaren 25rrena. 2008 / 25 de
Mayo de 2008
Is 49, 14-15
Sa 62 (61)
“Jainkogan bakarrik nire arimearen
atsedena”
Ko 1ª 4, 1-5
Mt 6, 24-34
------------------------
Arduraz bizi gara gizasemeok.
Jainkoaren bestekoak izan nai izan dogu, eta ara norartiño eldu
garean! Gizonak bere ez gareala. Beti arduraz, beti noiz gure amets
eta elburuak noiz bete eta lortuko.
Eta ardura orrek - fededunak
gareenean - sakonago landuten dau gure barrua. Jainkoak bertan beera
baztertu egin gaituzala uste izan geinke. Ainbat eta ainbat aalegin
eta zertarako guztia?
Bakearen alde borrokan egin eta zer
lortu? Pobretasunearen aurka gure indarrik onenak erabili eta - ba
dirudi esan geinkela - zertarako aalegin guztiak? Ez ete dira gaur
bere , atzo eta aurrerago izan diran lez, eta geroago izango diran
lez, indartsuak indartsu indarbakoa zapalduten dabela?
Betidanik nabaritu dabe gizonak
ardura ori. Betidanik itxaropena galtzeko zorian izan. Ondo iñoan
Isaias-en irakurri dogun testu laburra idatzi ebana:
“Jaunak bertan beera
itzi nau;
Jauna nitzaz aaztu egin
da!”
Isaias-en aoz egiten dau Jainkoak
berba:
“Ama batek aaztu ete
daiteke bere umetxoaz,
eta ez ete yako erruki
izango bere sabeleko semeari?
Eta ama aaztu ba’ledi
be,
Ni ez nintzake zutzaz
aaztuko”
Israel-erriarentzat - eta gutariko
bakotxarentzat - dira berba oneik esanak. Jainkoa Aita deitu dogu
beti. Ama bere deitu geinkio aurrerantzean.
Gure illunean, ama bat - Jainko-ama
- daukogu gutzaz erruki dana.
-------------------------------
“Eta ama aaztu
ba’ledi be, Ni ez nintzake zutzaz aaztuko” (Is 49, 15)
Anai-arrebok, otoitz
egin nai dogu!
Goiko Aita! Ba dirudi
sarritan aaztu egin gaituzuzala! Barruan dogu sartuta arbuiatu egin
dozula Zure erria! Zelan bestela ulertu izan, gure artean doguzan
negarrak, erru-bakoen sufrimentuak, andikien eta arroen guganako
berantz begiratzea, etorkizunerako begira dogun illuna? Eta gu,
erri txiki au beti azpiratua izatea! Benetan aaztu eginm gaituzuz ,
Jauna?
Orrelakoa da gure
gaurko egoera, orrelakoa guk, antzaz beintzat, dogun itxaropen-eza.
Baiña, Zuk, Jaun
errukitsu orrek, bein nonor maite izan ezkero, maitasun orri eusten
dautsezula esan daukusu. Ama batek bere erraietako umetxoa aaztu
ezin daikenez, Zuk bere gu ez gaituzuzala aaztuko agindu dauskuzu.
Eta ama orrek bere umea aaztuko baleuke bere, Zuk ez ginduzuzela
aaztuko.
Orregaitik, Goiko Jaun
errukiorra, Zugan jartzen dogu gure uste osoa. Ez gara nor Zugandik
ezer lortzeko, baiña gure aurrekoei begiratu egiezu, ez aaztu eureik
egimdako gauza ederrak, eta euregaitik gure otoitz errukigarria
entzun. Zugan gure uste osoa jarri ezkero, gu zatituten gaituzan
ardura pean ez izateko, esan bai euskun Jesus’ek.
Jesus anaia dogu;
Espirituak emoten dausku Zugan uste izateko indar eta adorea. Eta Zu
gure Aita zaitugu.
Entzun, ba, Aita, gure
otoitza.
Orrela izan beitela.
A m e n . Bai. A m e n.
-----------------------------------
Indar onez mirariz
babestuta
itxaropenez gagoz
zer datorkigunaren
zain.
J a i n k o a
gurekin dago
illunabarrenean
eta goizean
eta - zelan zalantzatu?
- egun barri bakotxean.
Dietrich Bonhoeffer
|
|
Urtean zearreko 11.a
2008ko Maiatzaren 27a. / 27 de
Mayo de 2008
Urt 19, 2-6a
Sa 100 (99)
“Beraren erri ta artaldeko ardi”
Erm 5, 6-11
Mt 9, 36 - 10, 8
------------------------
Gure kristiñau
alkartea, gure Eleiza, guztiz egituratuta, egitura baten sartuta,
dagoala ikusten dogu. Erroma’n Aita Santua, guztiz goian.
Eleizbarruti bakotxean Gotzaina. Gure Eleiz taldeetan abade nagusi
bat. Eta abar. Batak besteak baino zer-esan geiago daukola ikusten
dogu. Baina guztiak - bakotxak bere arloan - daukie zer-esanen bat.
Eta ori ikusten
dogunean gauza bat aaztu egiten dogula dirudi. Egitura guzti orrek
elburu bat daukola: Erria arruntaren, fededun xeeen, zerbitzari
izatea, guztioi Jainkoaren errukia erakutsi eta guztiok Jainkoagana
eroatea. Ez batak besteak baino agintza daukola-ta, agintza ori
norberaren onerako erabiltea.
Ba dirudi gizaldiak
zear orrela Eleizaren arduradun zenbat jokatu dabela. Euren onura
billatu egin dabela, erri arruntaren onura billatu bearrean.
Jesus’ek ez dau orrela
jokatu. Eta ez dau nai besteok bere orrela jokatu dagigun.
Egia da Apostoluak
aukeratu ebazala, zelanbait Eleizaren egitura izan eitekenak. Baina
argi esaten dau zertarako aukeratu dauzan bere Apostolu orreik:
“Laguntaldea ikustean, erruki izan yakon, artzainik ez dauken ardiak
baizen nekatuak eta jausiak egozan-ta”
Gure arduradunak, gure
Eleizaren arduradunak, erruki-semeak izan bear dabe. Errukiz
aukeratu bai dauz eureik bere Goikoak.
Guztietan bitarteko
izan daitezela nai dogu. Erriaren bakea, pobreei laguntza,
erdibituta dagozanak alkartzea, beti gure artzain dan Jesus’en
antzekoak direla.
-----------------------------
“[Pekatuaz] gu
indar bagarik gengozala... gaiztoen alde Kristo il zan” (Erm 5, 6)
Anai-arrebok, Otoitz
egin nai dogu!
Arroak gara, Goiko
Aita sarritan!
Arroak batez bere gure burua Zure aintzinean zeozertzat daukogunok.
Zeozer egin dogula-ta, or gabiltz Zuk gure zorduna ba zintzazan lez;
guri dagokigun saria emon bearrean ba zengoz lez.
Aaztu egin dogu Zure
errukia dala gure bizitza osoaren sorburua. Zu errukitsu izan ezik
edozetarako prest egongo gintzakezala, leiza sakonean jausiko
gintzakezala.
Baiña Zuk, Goiko Aitak
maite izan gaituzuz. Betidanik! Eta ezertarako ez gintzazela,
pekatariak gintzala, zure Semea, Jesus gure anaia, bialdu zeunskun,
gugaitik il zan!
Zelan zor yatsuzan
eskerrak emon, Aita!
Erakutsi egizkuzu
apalak izaten; garan guztia Zuri zor dautsugula ikasten; Zure
aurrean eskale utsak baiño ez gareala autortzen.
Ori gara, egiaz, izan
bere!
Eta ori ikasi
dagigunean, gure urko-lagunei bere egi ori irakasten erakutsi
egizkuzu. Orrela guztiok esker oneko izango gara, eta gure geideak
bere zintzoago maite izango doguz.
Aita! Errukiorra zara.
Ez alboratu gure otoitza!
Ori da, bai, gaur
eskatuten dautsuguna, Jesus, gure anaia, bitarteko dogula, eta
orretarako bear dogun goiko Indarra Zure Arnasak isurtzen dauskula.
Orrela izan beitela,
Goiko Aita!
A m e n! Bai, A m e n!
-----------------------------
Frantzizko Deunaren
otoitza
Nagizu, Jauna, Zure
Bakearen bide.
Gorrotoa non, an nik
maitasuna erein!
Iraina non, an nire
parkamena!
Alkar izketarik ez,
an batasuna!
Zalantza non, an
fedea!
Utsa non, an egia!
Itxaropenik-eza non,
an ustea!
Ituna non, an poza!
Illuna non, an argia!
Goiko nire Irakasle,
emon egidazu
ez ni poztua izatea,
besteak poztea baino!
Ez ni ulertua izatea,
besteak ulertzea baino!
Ez maitea izatea,
besteak maitatzea baino!
Izan bere,
Emonaz, artzen dogu.
Parkatzean gara
parkatuak.
Gure eriotzean
berbiztuten gara betiko bizira.
|
|
Urtean zeharreko 9rren
Igandea
Ekainaren 1.a 2008 / 1 de Junio de
2008
Dt 11, 18. 26-28
Sa 31 (30)
“Izan zakidaz aterpe-arkaitz”
Erm 3, 21-25. 28
Mt 7, 21-27
-----------------------
Zuri ta baltz. Orreik
dira gutariko azkok ezagututen doguzan kolore bakarrak. Zuri ta
baltz. Egia - eta guzurra - dala; ona - eta txarra - dala. Politika
arloan, erlejino arloan, gure bizitzako arlo guztietan.
Orrela irakatsi yaku
sarritan, eta gaur egun bere orretan irauten dogu.
Bai erreza dala gauza
guztiak orrela sailkatzea!
Eta jakina!, zelan izan
eiteken bestela? Gu zuri koloredunak gara. Gu lakoak ez direnak,
baltzekoak.
Ez dogu ikasi gauzak,
pertsonak, inguruak, errealitate osoa, zeatzago ikusten. Bear bada,
zeatz ikusi nai dauana nora eroango dauan tunel baten sartu
daitekelako.
Eta ara non gaurko
Ebanjelioan zuri ta baltz naastauta agertzen yakuzan.
Jesus’egaz berbetan
diarduenak
“Jesus’en
izenean igarri, eta bere izenean deabruak jaurti, eta bere izenean
ainbat mirari egin dabez...”
‘Zuriak’ dira zalantza
barik eureik. Eta ez daukie zetan bildur izan.
Besteak, bai, besteak,
orrelakorik egin ez dabenak ba daukie zetan bildur izan.
Jesus’ek beste era
batera ikusten dauz gauzak: Jesus’egan euren ustea jarri dabenak.
Euren errua autortu daben zergalariak. Eta beste ainbat pekatari.
Jainkoaren erreinuan sartuko dira. Naita ‘baltzak’ izan!
Eta pariseoak? Legea
bere zeatztasunean bete arren maite izan ez dabenak, errukirik izan
ez dabenak, maitasun ezaugarririk bizitzan erakutsi ez dabenak?
“Ez zaituet iñoiz be
ezagutu...”
Zuri ta baltzak. Ez
dira beti guk uste izaten doguzalakoak. Jainkoak bakarrik ezagututen
dau gizon-emakumen barrua, euren misterioa.
Guri bere Jainkoaren
bideetatik joaten aalegindutea dagokigu.
---------------------------------
“Ez gagizala loak
artu, besteak [loak artuta] dagozanez” (Ts 1ª 5, 6)
Aurrean dogu Jauna.
Isillean otoitz egin dagiogun!
Ainbat eta ainbat doai
emon daustazuz, Goiko Aita. Bizitza batez bere.
Zenbat bidar erabili
oi dodaz Zugandik arturiko doai orreik ardura barik, ume batek bere
jostailuekaz ibili oi dan lez. Egunen baten Zugandik artu dodazan
guzti orreikaitik kontuak artuko daustazula esan dausku Zure Seme
Jesus’ek. Zeatza zarala, zuzena. Gose zirenei jatekorik emon ete
dautsegun. Eta egarri zirenei ze edan. Eta billoizik egoenei zegaz
jantzi. Eta giltzapean egoenei ikustera etorri ete gintzazan...
Guzti irreik itaunduko ei dauskuzuz.
Jauna, bildur gara
gugaz ain arteza izateko ba zara. Gure eskuak erdi utsik daukaguz.
Eta Zure bideetan asi baiño ez, besterik ez dogu egin.
Zeatza eta arteza
zara, Jauna!
Baiña, bai errukiorra
bere!
Eta errukiorra
zaralako beti iratzarrik izaten erakutsi egiguzu. Iratzarrik gure
bearrean dagozanei lagunduteko. Baiña baita, Zu, Goiko Aita, beti
zain zaitugula, oartu gaitezen; loak artu ez gagizan, beste azko
gure inguruan loak artuta dagozanez.
Lagundu, Aita,
Jesus’ek agindu euskun lez, beti iratzarririk izan gaitezen.
Orrela izan beitela,
Aita!
A m e n . Bai. A m e
n!
-----------------------------------
‘Kipulatxoa’
(Fyodor
Dostoevsky’ren “Karamazov Anaiak’ liburutik artuta.)
“Karamazov Anaiak”
eleberrian ipuin bat dakarsku Fyodor Dostoevsky idazlari famatuak
Jainko eta gizonaren parkamenagaz estu lotuta dagoana. Ondoren ipuin
orren itzulpena dakargu, guk ‘Gure Aita’ esan oi dogunean, otoitz
orretan zer esaten dogun obeto ulertu aal izan dagigun.
Ona
emen, ba, Ipuin ori.
“Bizi zan beiñola
iguingarri, izugarri emakume zaar bat. Il zanean, ez eban itzi bere
ondoren gauza onik, bat bere ez. Orrela, ba, deabruak berau atxilotu
eta su-leizera jaurti eben.
Artean bere aingeru
jagolea an egoan, bere buruan bein ta barriro bueltaka, ea atso
orren egite onik aurkitu eta Jainkoaren aintzinean aitatu eikenik,
atsoa salbatzeko. Gomutau zan, ba, onelako baten, eta Jainkoari esan
eutson:
‘Bein
baten kipula bat artu eban bere solotik eta andratxo eskale bati
emon eutson kipulea’.
Ori entzunik, esan
eutson Jainkoak:
‘Artu
kipula ori, jarri egizu berau su-leizaren gainean, itzi egizu atso
orrek kipuleari eustea, eta ea orrela andik urten daiteken. Ori
lortzen ba dau, betorrela zerua; baina kipula apurtuten ba yako,
dagoan tokian iraun bear izango dau’
Abiatu zan, ba,
aingerua atsoagana, luzatu eutson kipulea, eta esan be, eusteko eta
leizatik urteko zala esan. Orduan asi zan aingerua oso arduratsu
atsoa leizetik ataratzen. Eta ia osorik leizatik kanpo egoala, ara
non bertan egoen pekatariak bere konturatu dioran leizetik urteten
yoiala, eta atsoari eusten dautse eureik bere sugarretatik urten aal
izateko.
Baina ori ikusirik,
ara non atso iguingarri, izugarri a ostikoka asten da besteei
diñotsela:
“Ni, neu
naz atara nai nabela eta ez zuok, azken baten nirea da kipulea, ez
zuena!’
Eta ori zelan esan
apurtu yakon kipulea eta atsoa barriro su´lezara jausi zan, eta an
dago sutan gaurko eguneraino. Eta bere aingerua jagoleak negarretan
alde egin eban.”
Orain bai, orain
ulertu geinke, Jesus’ek Aitari egindako otoitzean esandakoa:
“Parkatu
gure zorrak, geuk ere gure zordunei parkatzen dautsegun ezkero”,
edo beste bein berak
bere oar bezala esandakoa:
“...gizonai
[euren iraiñak] parkatzen ez ba’dautsezuez, ostera, zuen Aitak be
ez dautsuez zuen iraiñak parkatuko” (Mt 6, 15).
|
|
Urtean zeharreko 10. Igandea
2008ko Ekaiñaren 8a / 8 de Junio
de 2008
Os 6, 3b-6
Sa 50 (51)
“Bide onari jarraitzen dautsanari
Jainkoagandiko osasuna erakutsiko
dautsat”
Erm 4, 18-25
Mt 9, 9-13
-----------------------
Oitura da gaur egun,
ezagunen bat - dagigun jakintsu bat, edo politiko bat, edo
orrelakoren bat - aitatuten dogunean, gure egunkarietan beste au
bere itaundutea: Fededun ala fede-bakoa. Gitxi dira, gure artean
beintzat, fede-bakoak, jainkogabekoak, ateoak direla esan oi dabenak.
Baina oso sarri - bai gizonik zintzoenen artean bere - aitatuten
dabez, ‘sinistu bai, baina agirian bere fede ori autortzen ez dauana’
direnetarikoak. Bataoiotuak izan ziran, Jaunartzera joanak dira,
azpaldi da Mezatara ez doazela... baina, orrela ta guzti bere,
fededunak direla autortzen dabe.
Eta orreitarikoak gero
ta geiago doguzala zalantza barik esan geinke. Gure Eleizak
utsituten doaz, gazteen artean batez bere oso gitxi dira Eleizara
nonoiz datorzanak... Ez da beste barik uste izatekoa Jainkoaganako
eukezan lotura guztiak eten egin dabezala.
Zer dala-ta dogu guzti
au? Ez ete da izango gugan - Eleizara joan, Sakramentuak artzen
doguzanongan - ez dabela egiazko bizitzarik ikusten? Ez ete da
izango azalezkoakaz naiko dogula, barrura, sakonera, egiazko
bizitzara jo barik?
Tamalgarriz ba dirudi
gure Eleizan - eta berez talde erelejioen arterik geienetan -
arrisku ori beti bizirik dagoala: Azala naiko dala uste izatea -
barrukoa orren bete ez.
Jesus-ek bein ta
barriro egin dau orreitarikoen aurka ezin gogorrago. ‘Illobi
zurituak’ deitu dautse orreitarikoei; ‘kanpoa ondo garbituta...eta
barrua lapurkeriz eta lizunkeriz beteta’.
Ez ete gara gu gaurko
egoeran errudun gure azala barruaren ezaugarri izatea egiten ez
dogulako?
------------------------------
“Errukia nai dot,
eta ez oparirik; Jaungoikoa ezagutzea, erre-opariak baiño naiago”
(Os 6, 6)
Egin dagigun otoitz,
anai-arrebok!
Goiko Aita! Betidanik
entzun doguz Zure Seme, Jesus’ek, bere erritarrei esan eutsezan
berbak: ‘Damutu zaiteze eta Jainko Jaunagana itzuli!’
Eta berba orreik beteko ba geunke lez, joaten gintzazan aurrerago
Autortza Sakramentura banan banan Zapatu guztietan, edo goaz gaur
bere Autortza orokorra egiten. Baiña, egia esan, bai erreza eiten
dogula Zuregana itzultzea! Azalezkoak betetzen doguz, orrela gure
barrua aldatuko ba geunke lez.
Zuk gure barrua iñork
baiño argiago ikusten dozu. Zuk ikusten dozu sarritan azaltzuriak,
besterik ez!, gareala. Azala zuri, eta barrua illun daukogula.
Zu Aita zara-ta, gu
egiazko bidetik ibiltea nai dozu; azala eta barrua bat izan
daitezela. Zure Seme Jesus’ek iñoan lez, ‘biotz garbikoak’ izan
gaitezela.
Lagundu egizkuzu,
Goiko Aita! Lagundu gure biotza barriztatzera! Lagundu kanpokoak
baiño, Gure albokoen aurrean egiten doguzanak baiño, errukior eta
biotzbeerak izaten. Gure barrura joaten, an bai aurkituko zaitugu.
Ori da, bai, gaur
eskatuten dautsuguna, Jesus, gure anaia, bitarteko dogula, eta Goiko
indarra Zure Arnasak isurtzen dauskula.
Orrela izan beitela,
Goiko Aita!
A m e n! Bai, A m e n!
-------------------------------------
Eleiza
Jauna,
zure Eleiza iratzarri
egizu,
eta nigan asi.
Jauna, zure Alkartea
eraiki egizu,
eta nigan asi.
Jauna, zure bakea
mundu onetara bialdu egizu,
eta nigan asi.
Jauna, zure maitasuna
eta zure jakituria gizaseme guztiai ekarri egiezu,
eta nigan asi.
(Txina’ko kristiñau
batek eratua)
|
|
Urtean zeharreko 12.a
Igandea
2008ko Ekainaren 22a. / 22 de
Junio de 2008
Jr 20, 10-13
Sa 69 (68)
“Entzun nagiala zure ontasun aundiak,
lagundu nagiala zure zintzotasunak”
Erm 5, 12-15
Mt 10, 26-33
--------------------
“Gorputza ilten dabela,
arimea ezin il daikenen bildurrik ez izan” (b. 28)
Gaur egun - bear bada ortiko erri ez
ezagun batzuetan izan ezik - ez dogu kristiñauok, ezta beste
erlejinoetako fededunak bere ez, gure fedeagaitik ilgo gaituezan
bildurra. Alde orretatik nasai iraun geinke.
Beste era bateko iltea da gure
artean gero ta zabalagoa dagoana. Gaurko kristiñauok ba gara gure
gizarte onetan gero ta baztertuagoak, gero ta ezertzat eukiagoak. Ez
gara ezer. Eta euren burua zeozertzat daukienak, gaurko gizartearen
kulturea zuzenduten dabenak, gu beste kultura bateko ondarra gareala
igortzen dauskue, laster desagertzekoa dan ondarra.
Eta orrela gara fededunak erasoak.
Euren fedea azkok autortu dabe
gizaldiak zear. Euren bizitza fede orregaitik emoteraiño.
Ez zan ez, eurentzat erreza bizitza
emon bear ori. Gazteak ziran sarritan, familia bat euken, poza euren
gizartean. Baina Kristo’ri euren baietza emon eutsen-eta, baitez
orrek, Jesus’en euken fedeak, zuzenduten eban euren bizitza eta
eriotza. Euren nekeetan barruko poza, egiazko fededunak bakarrik
nabaritu daiken poza, nabarituko eben eureik bere. Jesus’i emondako
baietza nekeetan ukatuten ez ebelako.
Gure fedea bide ta indar dogula,
Jesus’i esandako baietza ukatu nai ez dogula, barre egiten dauskun,
iseka egiten dauskun gaurko gizarte ukatzaile onetan bere, guk gure
fedea autortu nai dogu, maitasunak zuzenduten dauan bizitza aparteko
baten.
------------------------------
“Arima ta gorputz
su-lezara jaurti daikezanaren bildur izan zaiteze” (Mt 10, 28)
Anai-arrebok, egin
dagigun otoitz!
Bildur gara, Goiko Aita!
Bildur arerioakaz an eta emen topo egiten dogulako. Baiña bildur,
batez bere Zure Eleizagaitik gara bildur.
Gizon makalak egiña da, bai, baiña
ez dozu uste bein baiño sarriago makalegia agertzen yakula? Eta
batez bere munduaren aurrean, Zu ezagutzen ez zaitunen eretxian
makalegia agertzen dala?
Nork euki daike poza,
gure Eleizan ikusten doguzanakaz? Nork bertan agertzen dan
diru-zaletazunaz, potere-zaletasunaz, erruki-gabekeriaz?
Ez da arritzekoa,
Goiko Aita, gure arteko azkok gugandik alde egiten ba dabe. Poza
erakutsi bear geunke gure aurpegietan, Zuk maite izan gaituzuzalako;
poza, maitasun ori naiko ta larregi guretzat dalako, beste ezeren
billa ibilli barik.
Bildur gara, Goiko
Aita!
Bakarrik Jesus’ek
esandakoak emoten dauskue adorea bertan jarraitzeko. ‘Ez bildur
izan’, esan dausku Jesus’ek.
Guk gure aalegiñetan
iraun nai dogu. Guk Zure berbeari eutsi nai dautsegu. Eta Zure berba
ori konfiantzazko berbea da, ez bildur izatekoa.
Lagundu, Goiko Aita! Ez
gaitezela bildurrak txikitu. Orrela guk bere gauza izango gara
sufritzen dagozan beste azkori, bear daben adorea emoteko.
Lagundu, Aita.
Lagundu!
A m e n! Bai, A m e n!
------------------------------------------------------
Adorea lortzeko
kanta
Nigana jaitsi, Betiko
ori;
Zure albora eroan
nagizun.
Aserre eta
bildurragandik askatu nagizu.
Aurrerantz bultsatuz,
gorago igonaz.
Eutsi sendo itsumustuka
noala,
nire biotza Zugan lotu.
Jarri nire eskua Zugana
igotea
erreztuten dauan adar
sendoan.
Zu zara esku ziurra
nire beso-pean,
nire urratsetan gidatuz
itsuak gidatuak diran
lez.
Adar illunetan zear
argitzen dauan
argia zara Zu.
Zuk argitzen dozu
igoera
itoten gaituzan igokari
landareetatik zear.
Zu zara nire
maasmasatik
dei egiten daustazun
abots indartsua.
Zuk eskeintzen daustazu
nire egunak zuzenbidean jartzeko
Zugana mirariz itzuli
naiten.
Dei egin bein ta
barriro. Kanta nire izena
Zure ‘Ondo etorria’
entzun aal dagidan.
Jaso nagizu, egin
jirabira, aize gozoa arnasatu dagidan.
(Eddie Perlmann)
|
|
Joan Bateatzailearen
jaiokundea / Natividad de Juan el Bautista
Ekainaren 24a. /
24 de Junio
Is 49, 1-6
Sa 139 (138)
“Eskerrak emoten
dautsudaz,
miragarriro aukeratu
nozu-ta”
Ebr 13, 22-26
Lk 1, 57. 66-80
Jaiotz guztiak
pozgarriak dira. Ama’ren sabeletik jaio dan ume baten beti
itxaropena da guk guztiok ikusi geinkena. Batez bere gurasoak
itxaropenez beterik ikusten dabena.
Joan jaio zanean bere,
beste orrenbeste gertatuko zan. Bere erritarrak, eureik bere, orrela
itauna egingo eben:
“Zer izango da, gero,
ume au?”
Guk, gertatuak gertatu
ondoren, ba dakigu zer izan dan ume ori. Ba dakigu beti ‘Jainkoaren
Serbitzaria’ izaten alegindu dala, eta, Jainkoaren deiari eta bere
barruari zintzo erantzun dautsolako, bere bizitzan Jesus izango
zalakoa biurtu dala. Eta bere azkena, errege aul batek bere
maitaleari egin dautson oparia biurtu dala.
Jesus’en bideak atondu
dauz. Eta ‘etorteko zana’ eldu danean, ez da jarri bere bidean, ez
dautso eragozpenik egin, ‘Jesus’i azitea dagokiola eta berari,
barriz, txikiagotzea’ biotzez autortu dau.
Jesus’en aurretik
Jesus’en antzekoa izan da.
Jesus’ek berak
autortuko dauan lez,
“Emakumegandik
jaiotakoen artean, ez da Joan Bateatzailea baino aundiagorik agertu”
Orrelakoa izan da Joan
bere asieratik. Ze beste adierazo nai dau berari jarri yakon izenak
‘Joan’ ori baino? ‘Jainkoa errukior agertu da’. Errukior gu
guztiontzat.
Eta orregaitik Jaunari
eskerrak emoten dautseguz, eta Joan’en jaiot-eguna ospatuten.
----------------------------------
“Ari, azitea dagokio, niri, barriz, txikiagotzea” (Jn 3, 30)
Egin dagigun otoitz,
anai-arrebok!
Zaartuten gozenok ez
dou nai izaten, Goiko Aita, gure ondoren datorzanak gure bete-bearra
betetzea, eta batez bere guk egin doguna baino obeto gure lana
betetzea.
Eta eleizan bertan
bere beste orrenbeste gertatzen yaku. Biotza zelanbait erre egiten
yaku besteren batek gure lana - batez bere ondo artu eta bete -
betetzen dauanean. Gizartean eta Eleizan besteak guri begira egoten
euki nai geunkez. Ez dogu ikasi zerbitzariak gareala, ez ugasabak!
Bai alderantsiz jokatu
ebala Joan’ek. Bein bere bete bearra osotu, ‘etorteko zana’ agertu
zanean, oni egokion tokia itzi eutson, errenkura barik, pozik beste
bat etorrela berak asiriko lana aurrera eroango ebana.
Joan’en antzekoak
izaten irakatsi eiguzu, Goiko Aita. Zuri eta Zure Seme Jesus’i itzal
eta gerizpe izan bearrean, gure indarren neurrian laguntza izatea.
Emon, bai, Aita
orrelakoak izatea. Emon zerbitzariak, ez ugasaba arro, beti euren
burura begira dagozenetarikoak, izatea.
Ez da gauza erreza
orrelakoak izatea, Aita. Indarra bear dogu bestelakoak izateko. Emon
indarra. Emon adorea.
Orrela izan beitela,
Aita.
Bai, Emon! A m e n
---------------------------------
Jesus-egan erakutsi
dausku Jainkoak bere aurpegia. Jesus-en berbak Jainkoaren berbak
dira. Jesus-en egiñak, Jaunkoaren egiñak. Pekatari eta galduei
eutsen maitasuna, parkatu eta guztia daroan Jainkoaren maitasuna da.
Jesus-egan lotu da betiko Jainkoa gugaz. Areago! Beragan emon yaku
osorik. Jakin nai ba dogu norartiño eldu dan Jainkoa, gurutziltatuta
dagoan Jesus ekarri bear dogu gogora: bere eriotz-larria, bere
bakartasuna, bere billoizik izatea. Geiagorik ez dago Jainkoagan
gure alde egiterik (G. Lohfink)
|
|
Pedro ta Paulo Apostoluak /
Fiesta de los Apóstoles Pedro y Pablo
Ekaiñaren 29a. 2008 / 28 de Junio
de 2008
ApEg 12, 1-11
Sa 34 (35)
“Neure larri guztietatik atara
nenduan Jaunak”
T 2ª 4, 6-8. 17-18
Mt 16, 13-19
-----------------------
Ebanjelio eta Apostoluen Egiñetatik
ondoretu geinkenez, ba dirudi Apostolu aundi bi oneik guztiz ez
bardiñak zirela. Ain ze nonork esanda daukola Apostolu bi oneitatik
bata, Erroma’ko Eleizaren fondatzailea izan eitekela, eta bestea,
Paulo, Protestanterena.
Baina edozelan bere, naiko ez
bardinak zirela ezin iñork ukatu. Tira-birak euki dabez euren artean,
ez dira euren arteko artu-emonak beti errezak izan. Baina, biak
Jesus’en Eleizaren alde egin dabe burruka, eta - antza danez - biak
aldi berean ilgo ziran Erroma’n Jesus-en fedea autortzeagaitik.
Orrela euren bizitza eredu bat da
bai gaurko bai betiko Eleizarentzat.
Mundu orokorrari Jesus-en Barri Ona
oiukatu bear dautso Eleizak. Orretarako izan bai da bera eraikia.
Baina gure mundu au ez da bat. Leinu eta errialde azko eta ez
bardinak bilduten dabe bat dan gure Eleiza au. Kultura azko eta ez
bardinak dagoz mundu onetn zabalduta. Eta mundu osoari - kultura ez
bardiñetako munduari - Barri Ona aldarrikatzeko esan eutsen Jesus’ek
bere ikasleei. Zelan alkartu bi oneik? Zelan Eleiza bakar batek era
azkotariko munduari Jesus’en Barri Ona aldarrikatu?
Ez da arazo erreza Kristiñau
Alkarteari dagokion zer-egiña. Baina bete bear dan arazoa da.
Besteal ba’leiteke erri azkorentzat Jesus’en Barri Ona barri arrotza
iruditzea.
-----------------------
ApEg
12, 1-11
“Arri
orren gainean jasoko dot nire Elizea” (Mt 16, 18)
Tim
2ª 4, 6-8. 17-18
Mt
16, 13-19
Munduko Kristinau
guztiekaz otoitz egin nai dogu!
Goiko Aita! Jesus’en Apostolu izan
ziranen Pedro eta Paulo’ren jaia dogu gaur. Bata Zure Semeak
asieratik aukeratua, bestea Bere etsai izatetik Apostolu beroena
aldatua. Beti Jesus’ek dei egin eta eureik erantzun ebenak.
Orrelakoak bear doguz gaur egun bere.
Jesus’en Barri Ona biotzez aldarrikatu eta zabaltzeko prest egon
daitezen Kristiñauak. Gure epelkeritik gu atara, eta Kristiñau
izanik euki bear genduken asierako maitasunera itzuli gagizenak.
Eta gaur, Goiko Aita, gure Aita
Santuaren alde egin nai dautsugu otoitz. Ez da erreza, ez da biguna,
berak gure Eleizan dauan erantzunkisuna. Batzuk alde batera, besteak
bestera tiratu egiten dogula, gu guztion ardura izan bear dauan
berak, zelan gu bear dan lez Zure bideetatik zuzendu?
Gogorrak, biotz bakoak izaten gara
sarritan kristiñauak Aita Santua aitatuten dogunean. Guztiok guk
pentsatzen dogun erara pentsau dagiala berak nai dogu. Baina ori ez
da beti posible. Ezta onuragarri bere ez.
Zaillak dira gure aldiak, Aita.
Batez bere Eleizaren erantzunkisuna daroan beretzat.
Guk eskatu nai dogu, Aita, bera bere
gu guztiontzat aita izan daitela, aitak edo amak bere seme-alabak
maite dauzan lez, bere eskuetan dagozanak maite dagizala.
Eleizak betidanik eskatu izan dauan
lez, ‘Eleizen maitasuna’ zuzendu dagiala. Eta guztiok - Jesus’ek nai
eban lez - bat izan gaitezan aalegindu daitela.
Lagundu egiozu, Aita. Azken baten,
bera bere gizon errukarri bat da. Gu lakoa. Eta Zure laguntza bear
dauanen bat.
Laguntza ori Zure Arnasa emonaz
luzatu egiozu.
Emon egiozu Zuk bakarrik emon zeinken argia.
Orrela izan beitela.
A m e n . Aita. A m e n !
------------------------
Jesus Jauna!
Azkenengo gauan otoitz egin zeuntsen
Zure Aitari
Zugan sinistuten dogun guztiok
bat izan gaitezela.
Kristiñauen Batasunaren alde egiten
dautsugu otoitz,
Zuk nai dagizulakoa, Zuk
aukeratutako bideetatik.
Zure Espirituak emon dagiskula
indarra
gure arteko alderdikeriak dakarren
nekeak gugan sentitzeko,
eta gure alderdikeri orreitan dogun
errua ikusi,
baina ‘uste osoaren aurka, uste
izateko’
A m e n !
Aita Paul
Couturier’en idazkietatik bildua
|
|