Sermoi Laburrak

 

J. Goitia

 

Tiempo Ordinario (C)

 

 

 

11. Urteko 2rrena Urtarillaren 14 - Domingo 2º

Urtean 5rrena

Urtean 3rrena. Urtarillaren 21a. 2007

Urteko 6rrena

Urtean 4rrena - Domingo 4º del año.

Urteko 7rrena

 

11. Urteko 2rrena Urtarillaren 14 - Domingo 2º

 

Is 62, 1-5

Sa 96 (95)

“Azaldu erriai Aren aintza, atzerri guztiai Aren mirariak”

Ko 1ª 12, 4-11

Jn 2, 1-11

 

Maite aal gaituz Jainkoak? Ez ete gagoz Berak bazterturik? Ze beste izan daiteke gu gerratan, gosetan, bake-ezan bizi izatea baino?

Israel erriak bere orrelako ardura larriak eukiko ebazan. Duda barik! Eta Jainkoaren erantzuna? Gazte batek bere emaztegaia maite dauan lez, orrela maite dau Jaunak bere erria. Ez dago gure artean maitasun orren bestekoa. Eta orrelako maitasunez maite gaituz Jainkoak.

Ez aal dogu ori Gabonetan nabaritu? Gure urte osoan zear mautasun ori dogu lagun. Naita gure esperientziak bestela uste izan. Baina zer da gure esperientzia azala baino, Goiko Jaunaren berbearen aldian?

Ori dala pozteko aldia dogu Jauna gure artean dogun aldia. Pozteko euren ezteguak ospatzen daben senar-emazteak postuten diran lez. Kana-ko senar-emazteak poztuko ziran lez.

Bai gaisorik gagozanean. Bai eriotza urbil ikusten dogunean. Kristiñau baten poza eta fedebako baten poza ez dira bardinak. Kristiñauok gure barruan nabaritu bearko geunke, gure bizitzako egoera guztietan, Jainko maitale baten ego-pean gagozala. poza izan bear leukela gure zoria.

Ona emen emakume fededun batek idazten ebana:

 

Qué acaecerá en el otro extremo

cuando todo para mi haya caído en lo eterno

no lo sé.

Creo con fe certera

que un amor me espera.

 

Sé que entonces tendré que hacer

pobre y sin pesas, el balance de mí.

Mas, no creáis que desespero .

Creo, y de qué manera,

que un amor me espera.

 

Cuando muera, no lloréis;

es un amor quien me lleva.

Si tengo miedo - ¿y por qué no? -,

recordadme con piedad sincera

que un amor, un amor, me espera.

 

Totalmente me abrirá

a su gozo, a su luz.

Sí, Padre, vengo a Ti

en la brisa


 

que viene y va ligera

hacia tu amor, tu amor que me espera.

 

 

[Madre Alicia Aimée (1896-1976), Carmelita]

 

 

Urtean 3rrena. Urtarillaren 21a. 2007

Domingo 3º del año.

Ne 8, 2-4a. 5-6. 8-10

 Sa 19 (18 )

“Gaur bete da oraintxe entzun dozuen idatzitako au”

 1 Ko 12, 12-30

 Lk 1, 1-4; 4, 14-21

 

 

 

Gaurko Ebanjelioan Jesus’ek bera nor dan, Goiko Aitak zertarako bialdu dauan mundu onetara, irakatsi nai dausku. Edo beste era batera esanda, bere definizino bat emon nai dausku.

Zelan definituko leukie gure jakintsuak Jesus? Ba, berrogei gizaldi zear gure Eleizetako ainbat eta ainbat pentsalari bizkorrak asmau dabena esanaz. Jainkoaren semea dala - Natura bi dauzala - Pertsona bat dala.  Eta abar. Eta abar.

Guzti ori ondo dago edo egon daiteke. Baiña Jesus’ek bere erriko Sinagoga’n beste era batera esan dau bera nor dan:

“(Aitak) Beartsuei Barri Ona emotera bialdu nau”

Zertarako bear geunke beste guzti areik - nai ta Eleizak diñoanez, egiazkoak izan - Jainkoaren errukia gure alboan nabarituko ez ba geunke? Zertarako gure bildurretan iraun bearko ba’geunke? Zertarako Jainkoak baztertuak gareala uste izango bearko ba’geunke?

Jesus-ek beste barri bat emoten dausku, bera nor dan ikasi dagigun.  Jainkoa - bere ta gure Aita - errukiorra, maitalea, benetan ona dala esan, guk bere gure bizitzako larrialdietan burua galdu ez dagigun. Bere eskuetan esku onetan gagozala. “Ibar illunetatik zar joanarren be, ez dogula bildurrik izango”, Jauna gure alboan bai dogu.

Or dogu Aita De Foucauld.  Jaunaren eskuetan jarria eban bere bizitza larri eta illuna. Ara ondoren bere otoitza.

 

 

Ene Aita, zugan izten dot nire burua.

Nirekin egin zuk nai dozuna.

Au edo bestea egin arren, beti ezkerrak emongo dautsudaz.

Edozetara prest nozu, Zuk nai dagizuna ontzat artzen dot.

Nigan eta zuk eginetan

Zuk naia bete, besterik ez dot nik nai.Ene Jauna!

Zure eskuetan ezarrten dot nire

arima.

Zuri emoten dautsut, ene Jaun orri,

nire biotzaren maitasun osoaz, maite zaitudalako eta maitasun onek zugana bultsatzen naualako, nire burua zuri emoteko, nire burua zure eskuetan jarrteko,

neurri gabe, neurribako uste osoz.

Izan bere, nire Aita zara Zu.

 

 

 

 

 

Urtean 4rrena - Domingo 4º del año.

 

Jer 1, 4-5. 17-19

  Sa 71 (70)

 “Benetan dirautsuet: Ez da profetarik onartua izaten bere lurraldean”

1 Ko 12, 31 - 13,13

 Lk 4, 21-30

 

 

Gure aurrekoak, eta aurrekoen aurrekoak kristiñauak izan direlako, Jesus ezagutu ez dabenak ez daukien eskubideak daukoguzala uste izan dogu sarritan.

Judarrak bere orixe uste eben, eta euren biotzetan ondo sartuta euki.

Baiña Jaunaren aurrean ez dago betiko iraun daikien eskubiderik.

Kristiñau izatea egunean egunean gureganatu bear dogun Jainko-mesede bat da. Gure eguneroko zintzotasunean agertu bear dogu Kristiñau izateko ‘eskubiderik’ ete daukogun ala ez.

Judarrak, Jesus ontzat artu ez ebelako, azpalditik euken eskubide ori galdu eben. Ez ete da izango gugaz bere bardin, azpalditik eskubidetzat euki izan dogun Kristiñau izate ori galdu geinkela, gure bizitzan zintzo jokatu ez dogulako?

Ba dira gure artean Jesus izenez ezagutu ez arren, euren urkolagunak zintzo maite dabezalako, Jesus-egaz egiaz topo egin dabela.

Ez ete da izango Jesus izenez ezagutzen dogunok, egiaz maite ez dogulako Beragaz topo egin ez dogula?

Eleiza eta bere Batasuna ain barrutik maite eban Augustin Deunak berba gomutagarri oneik idatzi ebazan:

“Jainkoak egiaz gauzak zelan ikusi, zenbat adi kanpoan, zenbat otso barruan!”

Gutariko bakotxarentzat, gure erriarentzat, zintzotasun ori eskatu dagigun. Izan bere, zintzotasun barik ez gara ezer, nai ta gure aurrekoak izan zirenak izan.

Ona emen Islamdar Sufi (mistiko) baten otoitza:

 

Jaungoikoa bakarrik!

 

Azoka edo eremuan Jaungoikoa bakarrik ikusi dot,

Ibar edo mendi-gaillurrean  Jaungoikoa bakarrik ikusi.

Nire atsekabean alboan ikusi dot Bera sarritan;

Adur eta zorionean Jaiungoikoa bakarrik ikusi dot.

Begiak edegi eta Bere aurpegiaren

 dirdiran,

begirada guztietan, Jaungoikoa bakarrik nik ikusi.

Argi-zuzia bezala suntzitu naz

bere suan,

eta aren garren argitan, Jaungoikoa bakarrik nik ikusi.

Nire begiokaz nire burua begiratu, ez dot argi ikusi,

baina Jaungoikoaren begiekaz nire burua begiratu, eta Jaungoikoa bakarrik ikusi dot.

 


 

 

 

Urtean 5rrena - 5º Domingo del año [C]

 

Is 6, 1-2a. 3-8

 Sa 136 (137)

“Aingeruen aurrean joko dodaz eresiak Zuretzat”

 1 Ko 15, 1-11 

Lk 5, 1-11

 

 

 

Egiazko Jesus’en ikasle izatea ez da gauza erreza. Nai ta guk - kristiñau gizarte baten bizi gareenok - bestela uste izan . Nonoiz otoitz egin - albait ariñen obeto! -, Eleizako ateetan dagozanei txori txikien bat emon - gitxitxu bada ez bada bere! -, Sakramentuak artu - gure artekoak guztiak artzen dabez eta!...- eta Jesus’en ikasleak gara.

Gaurko Ebanjelioan ikusi doguzan Jesus’en leenengo ikasleak beste uste batekoak ziran. Ez zan naiko eurentzat, gauza txiki orreik betetzea. Euken guztia - nai ta gitxi izan - itzi eta Jesus’i jarraitu. Euren aberastasun bakarra zan potiña itzi eta Jesus’i jarraitu.

Jesus-egaz egin dabe topo euren bizitzaren bidean Eta topaketa orretan Jesus-egan bakarrik euren zoria aurkituko ebela ulertu dabe. Eta bein Jesus-enak osorik izan euren erritarrei bere zorion ori zabaldu nai dautse. Aurrerantzean gizon-arrantzale izango dira

Jesus’ek ez dau nai erdikorik. Gure biotza osorik nai dau, ez bere zati bat.

Charles de Foucauld’ek iñoan bein baten:

“Jainkoa bat egoala siniztu nebanik, ulertu neban baita Beretzat bizitzea zala nire zori bakarra”

Eta orrelakoa izan zan, izan be, ondoren guzon aundi onek eroan eban bizitza.

Orren sakon maite izan gaituzan Jaunagaz, ain zeken izaten jarraituko dogu?

 

 

 

 

Urteko 6rrena 6º Domingo del año

 

Jer 17, 5-8

 Sa 1 

“Zoriontsua bere konfiantsa Jaunagan jarri dauana”

1 Ko 15, 12. 16-20 

Lk 6, 17. 20-26

 

 

 

 Zalantza barik zoriontsu izan nai geunke gizon guztiok . Eta egiaz zorion orren billa gabiltz. Areago. Zoriona da gu bizitzan bultsatzen gaituzana.  Baina zorion ori era azkotara, bakotxak bere erara, ulertzen dogu. Batzuk dirua eukiaz zoriontsu direla uste dabela; beste batzuk gorputz poza eukiaz; potera nai dabe gaurko munduan irugarren batzuk; izena eta ezagunak izatea. Eta abar.

Jesus’ek bere zoriona - bizitza - nai leuke beretarrentzat. Ez dau, ba, berak esan:

“Ni bizitza - zoriona - izan dagien etorri naz, eta izan be ugari izan dagien”

 Jesus’ek be gure zoriona nai dau. aina berak eskeintzen dauskun zoriona beste era batekoa da. Ez da emen, gure artean zabalduen dagoan zoriona.

Esaterako emen dirua daukona da zoriontsua. Jesus’ek, ostera, gitxi euki arren, daukien gitxi ori bananduteko prest dagozanai esaten dautse zoriontsu.

Esaterako  bizitza gozatzen dabenak dira emen zoriontsuak. Jesus’ek, ostera, besteei laguntzeko euren buruari uko egiten dautsenei deituten dautse zoriontsu.

Mundu onetan potera daukona da zoriontsua. Jesus’ek, ostera, esaten dausku

“ez zala etorri morroiak eukitera, serbitzari izatera baino”.

Eta izen ona? Bere erriko agintariak aginduta, ilgo zan Jesus bere izana zapalduta eukala.

Eta abar.

Jesus’ek aldarrikatzen dauzan Zoriontasunak, eta  gure gizarteak eskeintzen dauzanak alkarregaz zer-ikusi gitxi daukie. Pobretasuna - Ondasunak eukitea. Potera - Zerbitzari izatea.  Goralduak izatea - Zapalduak izatea.

Gure buruari zintzo itaundu bear geunkio: Bi onein artean, Jesus’en Zoriontasun eta gure zoriontasunen artean, zeiñek dira benetan onenak?

 

---------------------------

 

 

 

Urteko 7rrena - 7º Domingo del año [C]

 

1 Sam 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23

Sa 103 (102 )

“Jauna biozpera ta errukiorra da”

 Ko 1ª  15, 45-49 

Lk 6, 27-38

 

 

 

Maitasuna gure gizartean geien erabilten dan berbea da. Gure Errebistak beste zer-esanik ez daukie gizon eta emakume ezagunen arteko ‘maitasunak’- ‘maitakeriak’ esatea obeto legoke - edestutea baiño. Eta bestela bere, guk nonor maite baldin ba’dogu, sarritan beragandik zeozer itxaroten  dogulako da.

Orregaitik egiten yaku ain zail egiazko maitasuna zer dan ulertzea.

Gaurko Ebanjelioan Jesus’ek argi diñosku berak aldarrikatzen dauan maitasuna zelakoa dan. Ez da gure gizartean zabalduen dagoan maitasunaren antzekoa.

Beste era batekoa da berak erakusten dauskun maitasuna. Besteegandik ezer itxaroten ez dauana. Arerioak maite izateko esaten dauskuna. Gorroto dauskuenei mesede egiteko. Gu eraso gaituezenen alde otoitz egiteko. Eta abar.

Zoro bat ete zan, ba, Jesus, orrelakoak irakasten ebazanean?

Orrela uste izango dabe duda barik gure artean eurentzat onak baino ez maite dabenak. Kalteren bat egin dautsenai gorroto , besterik ez, zor dautsenak.

Tamalgarriz orrelako joakera da zabalduen gure artean batez bere. Oker egin dauanari ez dago parkatzerik; ez dago errukia erakusterik.

Baiña, zer litzake gugaz, Goiko Jaunak gugaz jokatuko ba leuke guk gure arerio edo erasotzaile, edo orrelakoekaz, jokatzen dogun lez?

Goikoa errukiorra da. Errukiorrak ez dau ezer itxaroten besteegandik. Bear bada ez  dira gauza zeozer emon dautsenei emondako ori ordainduteko. Eta gu bere ez gara gauza Jainkoari Beragandik artu doguzanak ordainduteko.

Ez ete dogu jokatu bear bizitzan, Goikoak gugaz jokatzen dauan lez?

 

“Zoriontsuak errukiorrak, errukia jadetsiko dabe-ta”

 

--------------------------

 

 

Inicio

 


Principal ] Oración mensual ] Celebraciones litúrgicas ] Albia ] Sobre la liturgia ] Familia cristiana ] Sacramentos ] Celebrar el Domingo ] EL DOMINGO ] Homilías ] Lecturas del día ] Red de evangelización ] Contraportada ] Mensaje para la semana ]

Exclusivamente para uso privado. No reproducir.