Sermoi Laburrak

 

J. Goitia

 

Cuaresma (C)

 

 

 

Garizumako 1goa.1er Garizumako 4rren Igandea
Garizumako 2rrena 21. Garizumako 5rrena
Garizumako 3rren Igandea 22. Erramu-Igandea

 

 

Garizumako 1goa.1er Domingo de Cuaresma.

 

Dt 26, 4-10

 Sa 90 (89)

“Beragaz egongo naz estualdian”

 Err 10, 8-13

 Lk 4, 1-13

 

 

Gure gizarte onetan bearrezkoa da zuur egotea gure burua galdu nai ez ba dogu. Ain dira azko andik eta emendik gu bereganatu nai gindukien okerrak!

Jesus’ek berak be zuur egon izan bear eban Goikoak emon eutson bere-bearra bete aal izateko.

Era azkotarikoak ziran bera eureganatu nai izan eben okerrak; bera bere Aitak emondako zer-egiñetik urrundu nai leukien tentaldiak.

Euretariko iru doguz gaurko Ebanjelioan. Jatekoa (ondo bizi izatea) bizitzan garrantzitsuena izatea - edo Mirariak egitea, besteak arritzeko - edo Politikan zer-esanen bat eukitea.

Aukera guzti oneik euki ebazan Jesus’ek. Eta bein ta barriro burrukan egin bear izan eban aukera orrei uko egiteko.

Ogia, bai, baiña ez larregi, eta batez bere besteei lagundu aal izateko dogun ogia!

Mirariak egin? Bear bada bai, baiña mirari orreik bearrezko ebenei laguntzeko!

Politikan zer-esanen bat euki? Bai, baiña ez norberaren onerako, erriaren eta errian diran beartsuen alde zer-esana eukiteko.

Orrela - Jesus’ek agertu yakozan tentaldiak garaitu ebazan lez - garaitu bear geunkez guk bere bidean aurkitzen doguzan ostopoak.

 

Jesus Jauna, gure Artzain maitagarria!

Zuri zor dautsugu Salbamena, poza eta adorea.

Maitasunez gugana begiratu, begiratu Zure artalde gareanongana, zaindu gagizuz.

Otsoak inguraturik gagoz Zure maitasuna, gau ta egun, suntzitu nai dabela.

Azko dira eta Zuk lagundu ezik ez gara gu ezer.

Zelan eureik gugana urbildu, indargabe dago zure artaldea.

Gure Bitarteko izan  zakiguz, Bakearen Printze ori.

Gure pekatuekaitik il zintzazan, Zure laguntzaren zain gaukozuz,

jakin bere ba dakigu Zuk salbatuko gaituzuzala.

Zurea bai da ospe ta indarra orain eta beti.

Artzain ona! Jainko aundia!

Zuk eukiko gaituzuz alkar eginda, eta egunen baten

Zeruko Aitagana eroan.

A m e n .

(Kristina Royova (1860-1936), eleberridazle eta olerkari zanak egindako otoitza).

 

 

 

 

 

Garizumako 2rrena - Domingo 2º de Cuaresma [C]

 

As 15, 5-12. 17-18 /

 Sa 27 (26)

“Jauna da nire argi ta osasun”

 Flm 3, 17- 4, 1

 Lk 9, 28b - 36

 

 

 

Gaurko gizon eta emakumeok gero ta arroago gagoz azkenengo urteotan ainbat aurrerapide gure jakintsuak egin dabezala-ta. Lazter dan guztia ezagutu eta sakonduteko gauza izango gareala uste dogu. Eta egia esan, ez dira edozelakoak gure jakintsuak, bizitzaren arlo guztietan, egin dabezan aurrerapideak: Gure zerua aztertzen, medikuntzan, bestelako ainbat tekniketan.

Baiña onelako baten beti aurrera doazan, eta lazter dan guztia ezagutzeko gauza izango dan gizonak ikusten dau bere aurrean orma bat jarrita daukola. Eta orma ori zelan garaitu ez dakiala. Zer dago orma orren ostean, nik ezagutu ez eta iñoiz ezagutuko ez dodana?

Esaterako errubakoen sufrimentua, esaterako mundu onetan nagusi dan zuzengabekeria, esaterako gure biotzean sartuta daukogun okerrerako eraspen ta griña. Baiña guzti onein artean bat batez bere: Eriotza. Zergaitik il bear? Eriotzaren ostean zer?

Gaurko Ebanjelioan  berba bat esaten dausku Goikoak : “Nire Semeari entzun egiozue!” Bera da, bai, gure argia eta osasuna.

 

“Jainko Jauna, nire illuna Zuk argitu zeinkela autortzen dot. Zuk bakarrik argitu zeinkela. Ara zer eskatuten dautsudan: nire illuna argitua izan daitela...

Berba emoten dautsut, Jauna, Zure argia lagun,  zelanbaiteko ziurtasunera eldu naitenean ontzat artuko dodala urteak zear benetan Egitzat euki izan dagidana,..”

 

John Henry Newman

 

 

 

Garizumako 3rren Igandea - 3er Domingo de Cuaresma [C]

 

Urt 3, 1-8a. 10. 13-15

 Sa 101 (102)

“Jauna biozpera ta errukiorra da”

 1 Ko 10, 1-6. 10-12

Lk 13, 1-9

 

 

 

Gure mundu onetan ulertzeko dogun gauzarik zaillenetarikoa gure artean zergaitik dagoan orrenbeste zuzengabekeri, okerkeri, eta abar da. Gure arteko jakintsuak egiten dabez aalegiñak errealitate ori ulertu eta azalduteko, baiña ez dogu geienetan ulertzen guzti orrein zergaitika.

Baiña edozelan bere ‘ez da gurea errua, iñorena baiño’! Ori da gure erantzuna, auzi ori begien aurrean jartzen yakunean.  Beti dira besteak danetan errudun, ez gu.

Errudun gizarte-auzietan. Errudun erlejiono-auzietan. Errudun gure etxekoekaz. Errudun kanpokoakaz. Beti besteak errudun!

Orrela jokatzen dogula, zuzengabekeri bi beteten doguz.

Leenengoa, gure barrua ezagutzen ez dogula, edo ezagutu nai ez dogula.

Bigarrena, iñoganako zuzenak ez gareala.

Ondo letorkigu gure errua bere noizpein autortzea. Bizitzako arlo guztietan. Bai gizartean, bai gure arteko artu-emonetan. Bai guk egiten doguzanetan be.

Eta beste au bere ondo letorkigu. Besteeganako errukiorrak izatea. Azken baten, Jainkoak bakarrik ezagutzen dau gure biotzaren - eta iñorenaren -  sokondoak. Berak bakarrik esango dau egunen baten nor errudun eta nor erru-bako izan garean. Eta edozelan bere, Bere errukia bearrezkoa izango dogu.

Jainko errukiorraren erruki azken-bakoa.

Orrela jokatuaz, zuzenagoak izango dira.

 

Eleizen Batasunaren alde orren adoretsu jokatu eban Mercier Kardinal-ak  aipagarri  diran berba oneik idatzi ebazan:

 

Bat izan gaitezan alkar maite izatea bearrezkoa da;

Alkar maite izateko, bearrezkoa da alkar ezagututea;

Alkar ezagutu aal izateko, joan eta alkarregaz topo egitea bearrezkoa da.

 

 

 

 

Garizumako 4rren Igandea (Laetare)  - 4º Domingo de Cuaresma [C]

 

Jos 5, 9ª. 10-12

 Sa 34 (33)

“Dastatu ta ikusi egizue Jauna dan ona!”

 2 Ko 5, 17-21

 Lk 15, 1-3. 11-32

 

 

“Seme galduaren parabolea” deituten dautsegu gaur entzun dogun Jesus’en ipuiñari. Ez ete legoke obeto “Jainko errukiaren parabolea” esatea?

Bi dogu emen parabolean parte artzen dabela: Aita eta seme nagusia.

Aita urrunera joan dan semearen zain dago beti. Seme nagusia, ostera, asarre da aitak orrelako txera ona seme galduari egin dautsolako.

Biak, aita eta seme nagusia, gure jokaera agertzen dabe.

Gizonaren historia aurkitzen dogu guk Jesus-en parabola onetan. Gutariko bakotxaren historia,

Baina bein ta barriro berarizko egoera batzuetan gertatzen da Jesus-en ipuin au. Esaterako gure artean.

Gure artean ba dira, nonor oker jokatu dauanean, bide zuzenera berau etortea nai ez leukiela. SIDA geisoz geisorik dagoala? “Bere errua izan da”, esango dabe oneitarikoak.

 Bortxakeriren bat egin dauala? “Ba, ordaindu dagiala berak egindako okerra”

Gure erriaren egoera larrian talde oker bateko kidea izanik nonor espetxera eroan izan dabela. Zelanbait bere egoera arindu? Bai zera! “Ordaindu dagizala berak guri egin dauskuzan zuzengabekeriak”

Ez dago onetan eta beste azkotan ezelako errukirik orreitarikoentzat.

Seme nagusiaren antzekoak gara  orrela jokatzen dogunean.

Aita, ostera, beti dago prest - semea oker egindakoaz geisorik dagoala, edo alako edo bestelako bortxakeriren bat egin dauala - berau beragana ekarteko; jaia, bera etxera itzuli dala-ta, egiteko.

Noren antzekoak gara gu? Seme nagusiaren edo aitaren antzekoak?

 

Parkatu gure zorrak, guk ere zordunei parkatzen dautsegun ezkero.

 

Parkatzen ikasi dagigun.

Parkatzea burua makurtu eta apaltzea ez dala, alkarrenganako dedu eta lotsa aaltze eta adiskidetasuna sakonagoa egitea baino.

 

 

 

 

 

 

 

21. Garizumako 5rrena - 5 Domingo de Cuaresma [C]

 

Is 43, 16-21

Sa 126 (125)

“Jaunak errime jokatu gure alde, eta pozik gagoz”

Flp 3, 8-14

Jn 8, 1-11

 

Oker eta gaizkille azko gure artean dagoala, nork ukatu? Era azkotarikoak noski. Ezagunak eta ez ezagunak. Gure gizartean gaizkilletzat eukiak direnak, eta gure gizarteak gizon-emakume zuzentzat daukazanak.

Zer egin, gaizkille orreik - gizartean indarrik ez daukienak geienetan - ezagunak direnean?

Gure gizarteko ‘bide zuzenetatik dabiltzanak’ argi daukie onelakoetan zer egin. Errotik, susterretik, atara. Orrela ez dabe geiago okerrik egingo!

Jesus-ek ez dau orrelakorik esango ezta egingo. Bere aurrean dagoan emakume pekataria ez dau gaitzesten Legegizon eta Pariseuak nai leuken lez. Pekatua egin dauala? Jesus-ek ez dau emakumearen egite okerra ezertzat artzen. Ez dau emakumea defenditzen, ezer egin ez daualakoan.

Jesus-ek parkatu egiten dau. Errotik atara bai, baina ez emakume errukiorra! Errotik bere bizitza osoa aldatu.

“Neuk be ez zaitut galduko... Zoaz eta ez egin pekaturik aurrerantzean”

Orrela bakarrik, nonork parkatzen gaituzalako, Jainkoak parkatzen gaituzalako, gara guztiok gauza bizitza barri bat asteko.

Or dogu Pablo apostolua. Bera bere pekataria izan. Jesus-en Eleiza eraso eban. Eta egun baten - Damasko’rako bidean - Jesus’en erruki berba entzun eban:

“Zoaz eta ez geiago nire Eleiza - Ni - eraso”

Joandakoari begira egon bearrean, Etorteko zanaren zain egoan arrezkero. Errukiak maitasuna sortu eban. ‘Errotik atara’ izan ba eban  Jesus-ek Pablo, entzun aal izango geunke Pablo’k egindako autortza:

“Guztia ukatu dot Beragaitik, eta guztiari zimaur deritzat, Kristo irabasteko”?

Ez ete da Jesus gu guztiokaz errukitsu izan? Ez ete dausku guztioi erruki erakutsi? Non dago gure bizitzaren aldaketa?

 

 

  

 

 

22. Erramu-Igandea  -  Domingo de Ramos [C]

 

Is 50, 4-7

“Ene Jainko, ene Jainko!, zegaitik itzi nozu bertan-beera?”

Flp 2, 6-11

Lk 22, 14 - 23, 56

 

Aste Santua asten dogu gaur. Alaitasuna ta negarra. Jesus, Mesias  lez Jerusalen’en sartzen dala - bere erriak gurutzera daroala. Bera maite ebela iñoenak azpikeriz salduten ebela. Zelan ez ulertu Goiko Aitari baztertuta egoanak egingo eutson oiua? “Zegaitik itzi nozu bertan-beera?”

Guk bein baino sarriago egin geinken oiua. Jainkoak zokoratuta gagozala uste dogunean.

Ona emen gaur eguneko fededun baten oiua, Jainkoari azkok egingo leuskioen otoitza:

 

Eskuak uts nozu Zure aintzinean, Jauna!

Zure izena bezala, arrotz zaiataz Zure bideetan.

Gizasemeak bizi direnik, Jainkoaganako oiuka diardue.

Eriotza da nire zoria, ez aal dozu beste onespenik?

Etorkizuna aginduten daustazun Jainkoa zara Zu?

Sinistu nai neunke,

Zatoz niri bidera!

 

Zalantzaz azpiraturik da nire bizitza,

Ni ezertarako ez, or nozu loturik.

 Ez nozu, ba, eskuetan idatzita, errukiaz inguraturik?

Zuk aginduriko lurrera, ez nozu, ba, eroango?

Begi barriekaz ez ete zaitut ikusiko?

 

Poztu ta askatzen dauan berbea esan egidazu,

 ni Zure Bake aundira eroango nauana.

Zabaldu egidazu  mugarik ez dauan lurraldea,

Zure seme-alaben artean bizi naiten.

Zu bizi bai zara, nire eguneroko ogia biurtu zaitez.

Nire Arnasa zara Zu, nik zelan otoitz egin agertu! 

 

Huub Oosterhuis, olandarrak, eratua

 

--------------------

 

 

Baina Gurutze orretan erakutsi dausku Goikoak bere aurpegia. Jesus-en berbea Jainkoaren berbea dogu. Berak egiña, Jainkoak egiña.

Pekatariei, Galduta dagozanei dautsen maitasuna, azken bako, guztiak parkatzen dauan Jainkoaren maitasuna da. Jesus-egan lotu da gugaz betiko Jainkoa.


 

Ikusi nai ba dogu, norartiñoko maitasuna izan dauskun Jainkoak Gurutzetik eskegita dagoan Jesus’i begiratzea baino ez dago. Bere azken larria, alboratua izatea, bere billuztasuna. Egin aal daike Goikoak geiago guri dauskun maitasuna erakusteko?

 

 

 

 

 

Inicio

 


Principal ] Oración mensual ] Celebraciones litúrgicas ] Albia ] Sobre la liturgia ] Familia cristiana ] Sacramentos ] Celebrar el Domingo ] EL DOMINGO ] Homilías ] Lecturas del día ] Red de evangelización ] Contraportada ] Mensaje para la semana ]

Exclusivamente para uso privado. No reproducir.