AKATHISTOS" Oroitza euskeraz

 

J. Goitia

 

 

 

 

‘Akathistos’ Oroitza euskeraz

 

 

Jainko Aintzaren aintzinean dagozan aingeruen arteko bat bialdu izan zan Jainkoaren Ama’ri esateko: “Poztu zaitez! Zerua makurtu eta jaitsiten da bere Osotasunean Zugan bere egoitza egitera datorrena. Nire Agurraz ikusten dot zure sabelean aragi egiten dala!”

Pozez beterik, oiu egiten dau Aingeruak:

 

 

1. Poztu zaitez, Zugan bai argitzen da Salbamenaren Poza.

 

Poztu zaitez, Zugan bai itzaltzen da madarikapen illuna.

Poztu zaitez, Zugan bai bere erorketatik jagiten da Adan.

Poztu zaitez Zugan bai bere negarretatik askatua dogu Eba.

Poztu zaitez, Zu bai zara gizasemeem pentsakera garaituten dauan Mendia.

Poztu zaitez, Zu bai zara Aingeruak eureik baino sakonagoa dan leza.

Poztu zaitez, Zu bai Erregearen tronua bilakatzen zara.

Poztu zaitez, Zuk bai daroazu zure sabelean Dan Guztia daroana.

Poztu zaitez, Eguzkiaren egunsentia iragarten dozu.

 

Poztu zaitez, Zuk baui artzen dogu zure aragian zure Seme eta zure Jainkoa.

Poztu zaitez, Zu Irazate barriaren leenengoa bai zara.

Poztu zaitez, Zugan bai gurtuten dogu Munsuaren eragillea.

Poztu zaitez, Ama ta birjiña

 

 

Osoro Deuna zanak erantzun uste osoz Gabirel Aingeruari: “Ara non nik itxaroko ez neban berbea, nire arimak ulertu ezina, iragarten bai daustazu birjina nazan onek seme bat izango dodala”

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

Ezaguera oro garaituten dauan Misterio au ulertu aal izateko, esan eutson Birjiñak Jainkoaren Zerbitzariari: “Zelan izango da nik ume baterio bizitza emotea, gizonik ez bai dot ezagutzen?Itzalez oiu egiten dau Aingeruak:

 

Poztu zaitez, zuk bai zabalduten gaituzuz Jainkoaren elburuaren ezkutukuei.

Poztu zaitez, zuk bai eroaten gaituzuz isilean dan ustera.

Poztu zaitez, zu bai zara Kristo Salbatzailearen miragarrienen artean leenengoa.

Poztu zaitez, zuk bai batzen dozu Bere Berbearen aberatstasuna.

Poztu zaitez, zu bai zara Jainkoak lur onetara bear izan dauan zurubia.

Poztu zaitez, zu bai zara lurra zeruagaz alkartzen dauan zubia.

Poztu zaitez, Aingeruentzat mirari agortu-ezina zareana.

Poztu zaitez, arerioak osatu ezin daiken zauria.

Poztu zaitez, argiaren Ama ezin esatekoa.

Poztu zaitez, zuk bai gorde dozu zure biotzean misterioa.

 

 

Poztu zaitez, zugan bai jakintzuen jakituria garaitua izan da.

Poztu zaitez, zugan bai argitu da fedeunen fedea.


 

Poztu zaitez, Ama ta birjiña

 

 

 

Goi-Goikoaren indarra Birjinaren gainean etzan zan eta fruitu ederrak emoten dauan baratz baten bezala,

Salbamena eroan eban berau artu nai daben guztientzat.

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Bere sabelean Jauna eroiala, aguro alde egin eban Maria’k Elizabet-engana. Elizabet’en agurra ezagutu ebanean bat-batean poztu zan aurtxoa, pozez jausi egin ebala Jainkoaren Ama’ri abestuteko lez:

Poztu zaitez ernamuina il-ezineko kimu gaztea

Poztu zaitez, Bizitza emoten dauan fruituaren baratz ori.

Poztu zaitez, Zugan bai sortu da gure lagun dan Jauna.

Poztu zaitez, zuk bai dozu ernaldu gure bizitzaren Ereilea.

 

Poztu zaitez, Erruki ugaria sortzen dan lurra.

 

 

Poztu zaitez Berradiskidetzea bere osotasunean eskeintzan dauan maaia.

Poztu zaitez, zuk bai dozu atonduten bidez doan erriaren itxaropena..

 

 

Poztu zaitez, zuk bai dozu sortuerazoten dozu Betikotasunaren Janaria.

 

Poztu zaitez, zu bai zara Jainkoaren atsegiñezko dan lurriña.

 

Poztu zaitez, zugan bai berradiskidetuten da mundu zabala.

 

Poztu zaitez, zugan bai kokatzen da Jainkoak pekatarieganako dauan onginaia.

 

Poztu zaitez, zu bai zara jainkoagan dogun ziurtasuna.

 

Poztu zaitez, Ama ta birjiña

 

Artegatu egin zan Jose jakintsua, desbidezko pentsakeren ekatxez andik ona eroana. Eskonge zintzazala berak jakin, maitekeriaren bat isilean zuk ez ete euki, orbanbakoa zaran orrek, arek susmatu! Baina zugan sortua zana Espiritu Santuargandik etorrela ikasiaz

oiu egin eban:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 


 

Kristo gu lako bat eginda etorrela entzun ebenean artzainak, Maria’ren altsoan etzanda Orbanbako Bildots eginda egoan euren Artzaina ikustera azkartu ziran. Pozez gainezka egoen abestuten ebela:

 

Poztu zaitez Bildots eta Artzainaren ama zaran ori.

 

Poztu alkarturiko bildotsen egoitza.

 

Poztu zaitez, sakabanatuten dauan otsoaren aurkako babesa.

 

Poztu zaitez, zure aragian bai edegiten da Aitagana daroan Atea.

 

Poztu zaitez, Zugan bai alkar zeru-lurrak

poztuten dira.

 

Poztu zaitez, Zugan bai poztuten da zeruekaz lurra.

 

Poztu zaitez, zuk bai emoten dautsezu Apostoluen berbeari bere ziurtasuna.

 

Poztu zaitez, zuk bai emoten dautsezu Martirien autortzari bere indarra.

 

Poztu zaitez, gure fedearen babes apurtu-ezina zaran ori.

 

Poztu zaitez, Zuk Graziaren edertasuna ezagutzen dozu.

 

Poztu zaitez, Inpernua billoizik jarria izan da.

 

Poztu zaitez, zugan bai aintzaz jantziak izan gara.

 

Poztu Birjina zaran ama ori!

 

Jainkoagana zuzenduten dauan argizagia ikusi dabe aztiak. Bere argia zuzi bezala lagun, egiazko Argia aurkitu dabe. Iñork ikusi ez dauana urbil dagoala, oiu egiten dautse bere Amari:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Argizagien zeinuak irakurten dakienak, gizonen Kreatzailea ezagutu dabe Birjinoaren besoetan. Jopu antza artu dauan irudipean euren Jauna gurtu dabe.

 

Euren doaiekaz leiaz ooratu dabe Bera Guztiz bedeinkatuari abestuten eutsela:

 

Poztu zaitez, iñoiz itzaltzen ez dan argizagiaren Ama.

 

Poztu zaitez, Jainkoaren argitasunaren isla.

 

Poztu zaitez, zugan bai itzaltzen da guzurraren erredura.

 

Poztu zaitez, zugan bai argitzen da guretzat Maitasunezko Irutasuna.

 

Poztu zaitez, Zugan bai suntsitua izan da gizonen aurkako potera.

 

Poztu zaitez, Zuk bai erakusten dauskuzu gizonen lagun dan Kristo.

 

Poztu zaitez, Zuhan bai izan dira ankaz-goratuak sasi-jainkoak.

 

Poztu zaitez, zuk bai emoten dauskuzu gure egite okerretatik askatuak izatea.

 

Poztu zaitez, zugan bai itzaltzen da jentil suaren sasi-jainkokeria.

 

Poatu zaitez, zugan bai gara gure griñen suatik askatuak.

 

Poztu zaitez, Zuk zuzenduten bai dozuz fededunak Jakituria dan Kristogana.

 

Poztu zaitez, Zu bai zara belaunaldi guztien poza.

 


 

Poztu Birjina zaran ama ori!

 

Babilonia’ra itzuli ziran Aztiak Jainkoaren autorle eta eroale. Erriratu ondoren, Barri Ona aldarrikatu eben eta Idazti Santuak esandakoa bete eben guztien aintzinean Zu Mesias autortu zinduela. Bakarrik gelditu zan Herodes, bere lelokerian murgilduta, aintza esateko gauza ez zala:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Salbatzailea, Egiaren argia eroan dozu Ejito’ra eta guzurraren illunak jaurti dozuz bertatik. Jopu-erri’ko sasu-jainkoak zure poteraren menpean jarri dira, eta orrela pekatutik askatu dozuzanak Jainkoaren Ama’gana itzultzen dira berari kantatuz:

 

Poztu zaitez, zugan bai gizona zutunik dogu.

 

Poztu zaitez, zugan bai deabruak suntsituak izan dira.

 

Poztu zaitez, zuk bai dozu zure oinez zapaltzen guzurraren maisua.

 

Poztu zaitez, zuk bai dozu sasijainkoen sagadea ezaguterazi.

 

Poztu zaitez, zugan bai pekatuaren morroipean dirauan Faraoia galdu zan itsasoa zara.

 

Poztu zaitez, egarridunei egarria kentzen dautsen iturriaren sorreraren Atxa bai zara.

 

Poztu zaitez, gauaz gure bidea argituten dauan Suzko-abea bai zara.

 

Poztu zaitez babespenik ez daukienentzat odeia lako zabal dan estalkia bai zara.

 

Poztu zaitez, Mana-ren ordezko zeruko ogia dakarzuna bai zara.

 

Poztu zaitez Zerukoetan parte artzen dogun janarian Zerbitzaria bai zara.

 

Poztu zaitez Agintzariak betetzen diran fedearen lur ederra bai zara.

 

Poztu zaitez, esne ta estia darion lurra bai zara.

 

Poztu zaitez, Ama zaran Birjina!

 

Eriotzatik urbil egoala Simeon, agertu zintzakion Zu, Jauna, ume bat ziñalakoan, baina berak laster ezagutu eban Zugan Jainkoatasunaren osotasuna. Azken bakoa dan Zure Izateaganako arriturik, abestu eban berak:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Munduaren Irazaileak lan Barri bat sortu dau gure begietara agertu yakunean. Gizon egin da Birjina baten sabelean, amak birjina irauten dauala, mirari au ikusiaz abestu dagigun:

 

Poztu zaitez, Jainkoaren Izate aldatuezinaren Lora zaran ori.

 

Poztu zaitez, bere maitasun orbanbakoaren Koroia zaran ori.

 

Poztu zaitez, Jaunaren Berbizkundearen Irudi argitsua.

 

Poztu zaitez Aingeruekaz batera Erreinuaren argian parte artzen dozuna.

 

Poz tu zaitez fededunak janaritzen dauzan izugarrizko fruitua.

 

Poztu zaitez bere gerizpeak giza-taldeei otzkirria emoten dautsen oztopea bai zara.

 

Poztu zaitez, zuk bai ordaintzen dozu jopuen ordaina.

 

Poztu zaitez, zuk bai daroazu zugan galduta ebillenen bidea dana.

 

Poztu zaitez, gure Epaile zuzen eta ona danaren Bitartekoa zaran ori.

 

Poztu zaitez, Zure bitartez bai elduten yake erri-taldeei parkamena.

 

Poztu zaitez, billoizik dagozanen itxaropenezko jantzia.


 

Poztu zaitez gure nai guztiak garaitzen dozun maitasuna.

 

Poztu, Birjina zaran Ama!

 

Oizko ez dan Erditze au begiztatzen dogula, gure eguneroko mundua atzerrizkoa bilakatzen yaku, eta gure biotza goiko errealitateegana itzultzen da. Izan be Guztiz Gorena dana agertu izan yaku gizasemeoi beerapenean, orrela Beragan sinisten dabenak goratzeko:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Ezerk eduki ezin daiken Jaunaren Itzak gure giza izatea artu dau, Jainko izatea eten gabe. Beko mundu onetara etorriaz, ez dauz goikoak itzi, bstela baino bere jainkoatasunaz bete dauan Birjina bategana jaitsia da:

 

 

Poztu zaitez, muga bako Jainkoaren egoitza zaran ori.

 

Poztu zaitez izaldietan eskutauta egoan Misterioaren atea.

 

Poztu zaitez, fede bakoentzat siniztu ezinezko barria.

 

Poztu zaitez, fededunentzat Barri Ona zarana.

 

Poztu zaitez, Ontzi aukeratua ! Zugandik bai etorri yaku Kerubinen gaineetik dagoana.

 

Poztu zaitez Serafinen gainetik Dagoanaren egoitza guztiz santua.

 

Poztu zaitez, zugan bai bat izatera eroanak dira aurka dagozanak.

 

Poztu zaitez, zugan bai alkartzen dira Birjintasuna eta Amatasuna.

 

Poztu zaitez, Zugan bai lortzen dabe parkamena pekatu egin dabenak.

 

Poztu zaitez zugan bai edegiten da barriro Paradisua.

 

Poztu zaitez, Kristo-ren Erreinuaren Giltza zaran ori.

 

Poztu zaitez, betiko On guztien itxaropena zaran ori.

 

Poztu, Ama ta Birjina zaran ori!

 

Zure Gizakundearen lan arrigarriaren aintzinean arrituta lez geratu dira Zeruetako Aingeru guztiak, Jauna, izan be, iñork ikusi ez  zaituan Jainkoa guztioi agertu zaiaku eta gure artean zure egoitza jarri. Guztyiok oiuka gaukazuz:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Zu aurrean zaituela, Jainkoaren Ama ori, berbalari berritusu guztiak mututu egin dira zu zelan, birjina iraunez, ama izan zeinteken esan ezin daikien arrainak bezala. Arriturik gu bere, zugan begiztatzen dogu fedearen Misterioa:

 

Poztu zaitez, betiko Jakituriaren egoitza,

 

Poztu zaitez, Jainkoaren errukizko naiaren pitxi-kutxa.

 

Poztu zaitez, zuk bai irakasten dautsezuz filosofoei euren jakituriaren mugak.

 

Poztu zaitez, zuk bai zuzenduten dozuz

jakintsuak euren pentsakeraren ertzeetara.

 

Poztu zaitez, zure aintzinean bai zalantzan jartzen dira gogo zeatzenak.


 

Poztu zaitez, zure aintzinean bai galduten idazlariak dabez euren itzak.

 

Poztu zaitez zure aintzinean bai urtuten dira pentsakerarik zeatzenak.

 

Poztu zaitez, zuk bai erakusten dauskuzu bere Itzaz indarrez egin, egiten dauana.

 

Poztu zaitez, zuk ataratzen gaituzuz gure ez-jakinaren lezatik.

 

Poztu zaitez, zugan elduten bai gara Jainko Misterioaren osotasunera.

 

Poztu zaitez, zu bai zara bizitza oso batera eldu nai leukienentzat Salbamen -ola.

 

Poztu zaitez, zu bai zara bizitza onetako ekatxetan dabiltzenentzat bake-kaia.

 

Poztu, Ama ta Birjina zaran ori!

 

Berak egindako guztia salbatu naiaz, guregana etortea erabagi dau munduaren Kreatzaileak. Bere jainko-antzeko dan irudia barriztatzeko, Bildotsa biurtu da, gure Jainko et Artzaina dan bera.

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Zugan, Jainkoaren Ama zaran Maria Birjinagan aurkitzen dabe euren  babesa eskonge izan aukeratu eta zuregana itzultzen diran guztiak. Zeru eta lurraren Kreatzaileak zure sabelera etorriaz, Orbanbakoa, itxuratu zaitu. Guztioi irakasten dausku zu aintzatzera:

 

Poztu zaitez, Birjintasunaren Oroigarria.

 

Poztu zaitez, Salbamenaren atea.

 

Poatu zaitez, Erreinu Barriaren leenengo fruitua.

 

Poztu zaitez, zugan bai dirdai egiten dau doianezko doiaren miraria.

 

Poztu zaitez, zugan bai barriztatzen dira jota dagozan guztiak.

 

Poztu zaitez, zugan bai indartzen dira euren leenengo bizitzak zauritu dauzanak.

 

Poztu zaitez, zuk bai erditzen dozu atzemaileagandik askatuten gaituzana.

 

Poztu zaitez, zuk bai emoten dauskuzu Garbitasunaren iturria.

 

Poztu zaitez, zu bai zara Jainkoak gure izakia bereganatu dauan ezkontzea.

 

Poztu zaitez, zuk bai jartzen dozuz Jainkoaren eskuetan, Beragan euren ustea dabenak.

 

Poztu zaitez, Jainkoaren janaria bai zara birjintasunaren bidea aukeratu dabenentzat.

 

Poztu zaitez, zuk bai fededunak Senargaiaren laztanera zuzenduten dozuz.

 

Poztu zaitez, Ama ta Birjina zaran ori!

 

 

 

Ez dira gauza gure aintza-kanta guztiak, Jauna, Zure erruki azken bakoaren aberatstasuna kantatzeko. Itsako areak diran beste izanik bere, elitzakez bear dan bestekoak izango Zuk egin dauskuzun doaia bardintzeko.

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

 

Birjina jainkozkoagan ikustatzen dogu illunetara Argia eroan izan dauan zuzia. Bere sabelean daroan Jainko Itzaren zuziak besarkaturik, gizon guztiak Jainkoa ezagutzera zuzenduten dauz, bere dirdaiz euren adimena argituten dauala. Pozez eta alaitasunez egiten dautsegu guztiok oiu:

 

Poztu zaitez sortzen dan eguzkiaren egunsentia.

 

Poztu zaitez, egiazko Argia daroan Zuzia.

 

Poztu zaitez, gure biotza argitzen dauanaren dirdaia.

 

Poztu zaitez, zure aintzinean bai da Arerioa izuz kolpatua.

 

Poztu zaitez, argi disdiratsuaren atea.

 

Poztu zaitez, betiko Bizitzaraino jausi egiten dauan uraren sorburua.

 

Poztumzaitez, Bataioa-ren pontearen Irudi bizia.

 

Poztu zaitez, zugan bai gara pekatuaren  orbanetik garbituak.

 

Poztu zaitez, zu bai zara espiritu barriztua emoten yakun pontea.

 

Poztu zaitez, zu bai zara guk poza artzen dogun ontzia.

 

Poztu zaitez zugan bai arnasatzen dogu Kristoren usain ona.

 

Poztu zaitez, zu bai zara agortu ezineko Poz iturria

 

Poztu zaitez, Ama ta Birjina zaran ori!

 

Azpaldiko zorrak parkatu nai izan dauskuz gizon guztioi. Inork bultsatu gabe, etorri da beretarrengana, bere Grazia’tik urrun egoenen artean bizitzen, zor-txartelak txikitu dauzala, ao guztietatik oiu au entzun ebala:

 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

Zure erditze ori abestu nai dogu, Jainkoaren Ama! Goretsi nai zaitugu zure sabelean bere egoitza eginik Jaunak santutu eta goraldu nai izan dauan Tenplo bizia bai zara, Berak bai mantentzen dau bere eskuan dan guztia:

 

Poztu zaitez, Jainko biziaren Egoitza zaran ori.

 

Poztu zaitez Santu bakarra dan bere barruan dauan Santutegia bai zara.

 

Poztu zaitez,Espirituak urreztu dauan Itun Barriaren Kutxa bai zara.

 

Poztu zaitez, Bizitzaren gordailu agortu ezina.

 

Poztu zaitez agintarientzat balio aundiko Koroia bai zara.

 

Poztu zaitez, Jainko abadeen aintza agurgarria.

 

Poztu zaitez Eleiza zaintzen dauan Torre sendoa.

 

Poztu zaitez, Uriaren arrezi garaitu ezina.

 

Poztu zaitez, Zugan bai sortu zan gure Garaipenaren Saria.

 

Poztu zaitez, zugan bai dogu gure arerioaren ondamenaren oiartzuna.

 

Poztu zaitez, nire gorputzaren sendaketa.

 

Poztu zaitez, nire arimaren salbamena.

 

Poztu zaitez, Ama ta Birjina zaran ori!

 

Ama guztien artean bedeinkatua zaran Ama orrek, zuk emon dautsezu bizitza Santu bakarra dan  Jainkoaren Itzari. Gure otoitzaren oparia artu egizu. Zoritxar eta meatzu guztietatik zaindu gagizuz, guk bai guztiok batera abestuten dautsugu:

 


 

Alleluia, Alleluia, Alleluia!

 

 
 

Inicio

 


Principal ] Tiempo Pascual ] Tiempo Ordinario ] Nuestro correo ] Oración mensual ] Celebraciones litúrgicas ] Albia ] Sobre la liturgia ] Familia cristiana ] Sacramentos ] EL DOMINGO ] Homilías ] Lecturas del día ] Red de evangelización ] Contraportada ] Mensaje para la semana ]

Exclusivamente para uso privado. No reproducir.